XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Azpitalde honetako kontuak balantzearen pasiboan agertuko dira Epe luzerako hartzekodunen artean.
Epe luzea labur bihurtu ahala zor horiek Epe laburreko hartzekodunetara (52. azpitaldean dagozkien kontuetara) eramango dira.
Ikus ditzagun banan-banan kontu hauek:
170. Kreditu-erakundeekiko epe luzerako zorrak
Enpresak kreditu-erakundeekin, jasotako mailegu eta beste zenbait zorrengatik dituen obligazioak eramango dira kontu honetara.
Zor horiek urtebete ondoren ordaintzekoak izango dira.
Honako mugimendua izango du kontu honek:
a) Mailegua gauzatzean eta bere zenbatekoaz abonatuko da, 57. azpitaldeko konturen bat eta dagokionean 272. kontua, zordunduz.
b) Zordundu berriz, honakoetan egingo da:
- Ordaintzeko merkatal efektuak onartzean, 174.
- Zorrak, guztiz zein zati batez, aurrez kitatzeagatik, 57. azpitaldeko konturen bat eta dagokionean 272. kontua abonatuz.
- Epe laburreko bihurtzean, dagokion zatian, 521.
Kontu honetan, enpresak hirugarrenekiko duen zor bat dago, baina zor hori, egoera batzuetan, subentzio bihur daiteke.
Finantzaketa-mota hau nahikoa maiz agertzen da ekonomi sektore batzuetan, hala nola meagintzan.
Enpresa hauek proiektua finantzatzeko dirua jasotzen dute.